MUSIKA JAIALDIA

Kaixo!

Ostiralean musika jaialdia ospatu zen ikastolan eta oso polita iruditu zitzaigun. Abeslari ezin hobeak ditugu. 










                             

PAGOETARA IRTEERA

Kaixo!!

Atzo Pagoetara joan ginen eta "elikadura eta ingurumena" tailerra egin genuen. Ogia egiteaz gain elikaduraren piramidea ezagutu eta errotek nola funtzionatzen duten ere ikusi genuen. Egun polita benetan. Argazki asko dituzue ikusgai.
Beste bat arte.





Kaixo!!

Gaur itzuli gara Arritxulotik. Ederki pasa dugu naturaz eta ekintza desberdinez gozatuz. Orain atsedena hartzea tokatzen da. Ondo pasa oporretan.








Kaixo!!

Atzo AƱarben egon ginen. Egia esan, eguraldi paregabeaz gozatzeaz gain, bertakoak oso atseginak izan ziren eta izugarri ongi azaldu ziguten dena. Asko ikusi eta ikasi genuen!

Argazki guztiak ARGAZKIAK atalean dituzue ikusgai.

Laister arte!



INAUTERIAK 2018

Kaixo!!

Ze egun polita ostiralekoa. Eskoziarrez mozorrotu ginen eta goizean nahiz arratsaldean dantzan aritu ginen. Ikastolako festa ekitaldia mundiala izan zen. Argazkien atalean ostiraleko irudi guztiak ikus ditzakezue. Bestalde, laister bideoa jarriko dugu ikusgai.


Urtarrilaren 26an Garberara joan ginen Agenda 21ek proposatutako "Mugikortasun jasangarridun hiria eraikiz" tailerrean parte hartzera.
Haurrak oso gustura aritu ziren etorkizuneko hiriari itxura emanez eta asmakuntza berriak sortuz!
Ikusi, ikusi...



















Kaixo!!!

Dagoeneko Txanelan Ameriketako gaiari amaiera eman diogu... baina ikusi gure haurrek egindako tipia, ederra benetan!! Artista hutsak dira!